Gurekin

Pack Màgic

Pack Mágic 2014an Drac Mágic-ek sortutako haurrentzako zinema banatzen duen etxea da. Banatzaile honek sentsibilitate estetikoaren, hezkuntza emozionalaren, balio sozialen eta kulturalen transmisioaren alde egiten duten filmak eta ikus-entzunezko bestelako produktuak helarazten ditu.

Pack Mágick-ek banatzen dituen filmak 2-12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta itzulpen zein azpitituludun bertsio originalak izan ohi dira. Beren katalogoan haurrentzako zineman eta animazioan espezializatutako zinematografietatik eratorritako estreinaldiak, zein aurreko generazioentzat ospetsu bilakatu ziren izenburuak katalanera itzulita aurkitu daitezke.

Pack Mágick-ek zorroztasun handiarekin hautatzen ditu filmak. Modu horretan, 2-12 urte bitarteko umeen ezaugarrietara, gaitasunetara eta sentsibilitatera egokitzen den katalogoa osatzen du. Halaber, promozio materialak sortzen ditu, txikitatik zinearekiko jakin mina eta grina pizteko helburuarekin.

Drag Mágic-ek egin nahi duen banaketa zinematografiko berri honen bidez, 1977 eta 2005 bitartean Cavall Fort aldizkariarekin eta Rialles elkartearekin aurrera eraman zuen lan berean barneratzera eramango dio berriro. Cavall Fortekin eta Riallesekin Europa eta mundu osoko haurrentzako zinema onenaren 41 izenburuko katalogoa osatzeko gai izan zen.

Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute (Vos & Haas redden het bos)

Mascha Halberstad, Herbehereak, 2024, 73 minutu – 5 urtetik gorakoentzat

Zinema-aretoetan urtarrilaren 31n

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta aintzira batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna. Horrela hasten da zirraraz eta dibertsioz beteriko abentura.

Fitxa teknikoa

Vos en Haas en de bosbaas liburuan oinarritua idazlea Sylvia Vanden Heede ilustrazioa Thé Tjong-Khing argitalpena Lannoo Publishers, Tielt, Belgika
Zuzendaritza Mascha Halberstad
Herrialdea Holanda
Urtea 2024
Idazlea Fabie Husebos
Arte-zuzendaria Leo De Wijs
Animaziao Zuzendaria Jasper Kuipers
Soinu Diseinua
Gert Janssen, Jeroen Truijens, Jan Schermer
Konposizioa
André Dziezuk
Ekoizleak Janneke Van De Kerkhof, Bruno Felix, Eric Goossens, Anton Roebben, Pierre Urbain, David Mouraire, Emmanuelle Vincent
Iraupena 73 min
Bertsioak CAT/ESP/EUSKARA

Deskarga

Alan, giza antena (Lille Allan)

AMALIE NÆSBY FICK, Danimarka, 2022, 85 minutu – 5 urtetik gorakoentzat

Allanen gurasoak dibortziatzen direnean, umeak etxez aldatu eta beste hiri batera joan behar du bizitzera. Gogo asko dauka lagun berriak egiteko, eta horrek giza antena izatera eramango du bere bizilagunarekin, OHEkin obsesioa daukan gizon nagusi batekin. Britney pentsamenduak irakurri ahal dituen estralurtarra da. Bere ontzia ezbehar batengatik lurreratzen duenean, Allanek eta bere bizilagunak etxera itzultzen lagunduko diote. Oso lagunak bilakatzen dira, baina haiek ez dirà Britney ezagutu nahi duten bakarrak. Bildumagile bitxi bat bere atzetik doa, erantzun bat nahi duelako historiako galdera handiarentzat: bizitza dago espazioan? Are gehiago: diseka daitezke estralurtarrak?

Fitxa teknikoa

Zuzendaritza Amalie Næsby Fick
Herrialdea Danimarka
Urtea 2022
Gidoia Thomas Porsager eta Amalie Næsby Fick
Arte-zuzendaria Daniel Silwerfeldt
Edizioa Anders Skov eta Henrik Bech
Soinu-arduraduna Oskar Skriver eta Bo Asdal
Musika Andreas Arenholt Bindslev
Ekoizpen exekutiboa Henrik Zein eta Erik Wilstrup
Line Knutzon eta Peter Frödinen eleberrian oinarrituta
Ekoizpena Thomas Heinesen eta Trine Heidegaard
Iraupena 85 min
Bertsioak CAT/ESP/EUSKARA

Yuku eta Himalaiako lorea (Yuku et la fleur de l’Himalaya)

Rémi DURIN eta Arnaud DEMUYNCK-en abentura musikala, Belgika, Frantzia eta Suitzarrak, 2022, 65 minutu – 4 urtetik gorakoentzat

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena

Fitxa teknikoa

Zuzendaria Arnaud Demuynck eta Rémi Durin
Herrialdea Belgika, Frantzia eta Suitzarrak
Urtea 2022
Jatorrizko gidoia Arnaud Demuynck
Sorkuntza grafikoa Paul Jadoul
Musika Alexandre Brouillard, David Rémy, Yan Volsy
Abestien letrak Arnaud Demuynck
Storyboarda Benjamin Botella, Rémi Durin
Animazio arduraduna Pierre Mousquet, Cyrille Drevon
Soinu edizioa Yan Volsy
Soinu nahasketak Nils Fauth
Produktoreak Arnaud Demuynck, Patrick Quinet, Jean-François Le Corre, Mathieu Courtois, Nicolas Burlet
Ondoko hauen koprodukzio belgiar-frantziar-suitzarra: ARTÉMIS PRODUCTIONS, LES FILMS DU NORD, LA BOÎTE, … PRODUCTIONS, VIVEMENT LUNDI !, NADASDY FILM
Iraupena 65 min
Bertsioak CAT/ESP/EUSKARA

GABI, 8 urtetik 13 urtera (Gabi, mellan åren 8 till 13)

 Engeli Broberg, Suedia eta Norvegia, 2021, 60 minutu – 10 urtetik gorakoentzat

Gabik Gabi baino ez du izan nahi. Asmo erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Gabi desberdin sentitzen da. 8 urte ditu, eta orain arte gauzak argi eta garbi esatea ez da inoiz arazo izan harentzat. Familia herri txiki batera bizitzera joaten denean, ordea, eta nerabezaroa azaltzean, gauzak aldatu egiten dira.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria Engeli Broberg
Herrialdea Suedia eta Norvegia
Urtea 2021
Argazki-zuzendaria Tommy Olsson
Editatzea Kalle Lindberg eta Engeli Broberg
Musika Sofia Hallgren eta Kjetil Schander-Larsen
Soinuaren diseinua Anna Nilsson
Kolorea Dylan Hopkin y Johan Eklund
Produktoreak Anna J Ljungmark eta Jakob Eklund
Ekoiztetxea House of Real, Fuglene eta SVT i Film I Skåne-rekin koprodukzioan
Iraupena 60 min
Bertsioak Katalana, euskara, VOSC eta VOSE

Ama mu etxera itzuli da (Mamma Mu hittar hem)

 Christian Ryltenius, Suedia, 2021, 63 minutu – 4 urtetik gorakoentzat

Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Mu-ri galdera bat datorkio burura: “Non dago benetan nire etxea?” Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin behar gara berriro etxerako bidea aurkitzeko.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Christian Ryltenius
Gidoia: Peter Arrhenius
Herrialdea: Suedia
Urtea: 2021
Arte zuzendaria: Peter Jando
Atzealdeen diseinua: Ola Larsson
Pertsonaien diseinua: Adam Blomgren eta Jenn Chang
Storyboard-a: Christian Puille
Animazioa: BV Animation
Soinuaren diseinua eta nahasketa: Jonas Jansson
Musikagilea: Henrik Lörstad
Kantak: Jujja eta Tomas Wieslander
Produktore eragileak: Jon Nohrstedt eta Annika Sucksdorff
Produktorea: Filippa Torstensson
Ekoizpena: SF STUDIOS PRODUCTION ab-ren produkzio bat SVERIGES TELEVISION AB, FILM I SKÅNE eta SLUGGERFILMekin koprodukzioan SVENSKA FILMINSTITUTET, JENNY GILBERTSSON eta NORDISK FILM & TV FOND, PETRI KEMPPINENen laguntzarekin
Iraupena: 63 min
Bertsioa: CAT/ESP/EUSKARA

Deskarga

Tximinoen Izarra (Apstjärnan)

Linda Hambäck, Suedia, 2021, 75 minutu – 3 urtetik gorakoentzat

Umezurztegian aurrekaririk gabeko gertaera bat gertatzen da: gorila andreak neskato bat adoptatzen du, Jonna, perfume usaina zuen eta arropa dotorea janzten zuen ama batekin amets egin zuena. Gorila bere txatartegitik bizi da, ez baita munduko lekurik garbiena, baina horrek ez du Jonna kezkatzen. Lo egiten uzten ez diona beste gauza bat da: gorilak umeak jaten dituela entzun du. Baina pixkanaka konturatzen da hori txorakeria bat dela, eta seguruago egongo da. Gorilaren itxura eta bizimodua ez dira konbentzionalak, eta aurreiritzien aurka borrokatu beharko dute zenbait egoera barregarritan. Gauzak hobetzen hasten direnean, funtzionario ustel batek xantaia egingo dio gorilari eta bien bizimodua arriskuan jarriko du.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Linda Hambäck
Gidoia: Janne Vierth
“Frida Nilssonen liburuan oinarrituta”
Herrialdea: Suedia, Norvegia eta Danimarka
Urtea: 2021
Ekoizpena: Lee Film, MikroFilm, NØRLUM, Dockhus Animation
Ekoizleak: Linda Hambäck & Petter Lindblad
Argazki zuzendaria: Gabriel Mkrttchian
Soinu diseinua: Mats Blomberg
Muntatzea: Ulf TØnder Flittig & Linda Hambäck
Produkzioaren diseinua: Ola Larsson
Musika: Minna Weurlander & Tania Naranjo
Iraupena: 75 min
Bertsioa: CAT/ESP/EUSKARA

Deskarga

Film honen euskarazko bikoizketa, Gaztefilmfesten testuinguruan egindako lantegi parte-hartzaile batean burutu da:

Udare erraldoiaren istorio harrigarria (Den Utrolige Historie om den Kæmpestore Pære)

Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick, Danimarka, 2017. 80 minutu – 4 urtetik gorakoentzat

Herri txiki zoragarria da Eguzkierri, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, oso atsekabetauta daude Sebastian, Mitxi eta beste herritar ia guztiak, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak hartu du agintea. Haren jokabide makurrak goibeldu egin du herria, eta JB agertu ezik, Txist betiko jabetuko da haren karguaz.

Baina halako batean, Sebastian eta Mitxi arrantzan joan diren egun batean, botila bat topatu dute. JBren mezu bat dago barruan, eta hazi bitxi bat. JBri itsasontzia hondoratu omen zitzaion, eta bizirik dago uharte misteriotsu batean. Salbatzera joateko eskatzen die Sebastian eta Mitxiri, baina horretarako hiru oztopo handiri aurre egin beharko diete: pirata ankerrei, itsas herensuge izugarriari eta itsaso gaua-bezain-ilunari. Horretara ba, Sebastian elefante ikaratiak eta Mitxik, urari beldur dion kateme abenturazaleak, lortuko al dute ausardia biltzea JB salbatzera joateko eta Eguzkierri garaiz salbatzeko Txist gaizto zitalaren hatzaparretatik?

Laban

Fitxa teknikoa

Zuzendariak: Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick

Produkzioa: Nordisk Film Production A/S

Produktoreak: Thomas Heinesen i Trine Heidegaard

Argumentua eta gidoia: Bo Hr. Hansen, Jakob Martin Strid-en liburuan oinarrituta

Argazkia: Niels Grønlykke

Soinua: Oskar Skriver eta Bo Asdal

Muntatzea: Hans Perk eta Anders Sørensen

Iraupena: 80 min

Bertsioa: CAT/ESP/EUSKARA

Laban, mamu txikia. A zer baldurra! (Lilla spöket Laban)

Åhlin, Suedia, 45 minutu – Bi urtetik gorako haurrentzat gomendatua

Laban, mamu txikia, bere familiarekin bizi da Moringsun gazteluan. Bere aitaren antzera, ingurukoak beldurtu nahi ditu, baina saiatu izanagatik ere ez du lortzen. Labolina, bere ahizpa, oso trebea da soinuak egiten, edozein soinu imitatzeko gaitasuna du. Gazteluan erregearen familia bizi da, eta erregearen semea, Michief printzea, Rufus haren txakurrarekin batera, Labanen lagun onenak dira. Protagonista den mamu txikiari, Labani, iluntasunak ematen dio beldurra.

Iruzkina
Labanen istorioak Little Ghost pertsonaian du oinarria, Inger eta Lasse Sandbergek sortuak. Grafismo xumeak eta koloretsuak Labanen familia ezagutzera eramaten du ikuslea, guztiak arduratuta dituen mamutxoa. Labanek nahiago du lagunekin ondo pasa eta inori minik ez egin.

Laban

Fitxa teknikoa

Zuzendariak: Alicja Björk Jaworski, Karin Nilsson, Lasse Persson i Per Åhlin
Herrialdea: Suedia
Urtea: 2006
Produkzio zuzendaritza: Filmlance International AB
Argumentua eta gidoia: Lena Ollmark, Anders Sparring eta Jan Vierth. Inger eta Lasse Sandbergen testuetan eta ilustrazioetan oinarritua.
Animazioa: Per Åhlin, Magnus Hjerpe, Hans Hägerströ, Karin Nilsson, Lasse Persson, Asta Sigurdardóttir
Argazkiak: Piotr Jaworski
Musika: Magnus Dahlberg
Iraupena: 45 minutu (7 minutuko 7 pasarte)

Phantom Boy

Alain Gagnol eta Jean Loup Felicioli, Frantzian, 84 minutu – Zazpi urtetik gorako haurrentzat gomendatua

New York…
Gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex Zauritzen du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalen inmobilizatuta dagoela, Alex Leoren laguna egiten da, 11 urteko mutiko bat, zeinak bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duen.
Mamu guztiak bezala, ikusezina veste persona guztientzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake.
Aurpegia hautsita duen gizonak, hiria mehatxatuko du virus informatiko batekin.
Mutikoaren ahalmen izugarriei esker Alexek ikertzen jarrai dezake.

Fitxa teknikoa

Zuzendariak: Alain Gagnol eta Jean Loup Felicioli
Herrialdea:Frantzian
Urtea: 2015
Gidoia: Alain Gagnol
Dekoratuaren arduraduna eta grafikoen sortzailea:
Jean- Loup Felicioli
Teknikari arduraduna: Patrick Tallaron
Irudi Arduraduna: Izu Troin
Argitaratzailea: Hervé Guichard
Soinuaren arduraduna: Loïc Burkhardt
Nahastzailea: Jean-Paul Hurier
Belgikako animatzaileak: Pascal Vermeersch (Chef anim), Nancy Bens, Camiel Hermans, David Bols, Sarah Menheere, Pieter Samyn, Arjan ilschut
Musika: Serge Besset
Orkestra zuzendaria: Stéphane Cortial
Eszenatokiaren diseinatzaileak: Zoïa Trofimova, Émilie Mercier, Christel Guibert
Diseintzaile grafikoa: Jean Bouthors
Kolore modeloak: Maryse Tuzi
Frantziako animatzaileak: Xavier Cruz, Alain Gagnol, Toby Jackman, Siergiej Gizila, Antoine Lanciaux, Sylvie Léonard, Laurent Repiton, Morten Riisberg Hansen, Marc Robinet
Doblatze estudio: Doblaje digital, S.L

Laguntzarekin: